Tailerra (Basauri) Aireportuak handitzea eta turistifikazioa: eredu batek interes orokorraren aurka dituen eraginei buruzko tailerra.

When:
2025-04-03 @ 19:00 – 20:00
2025-04-03T19:00:00+02:00
2025-04-03T20:00:00+02:00

Aireportuak handitzea eta turistifikazioa: eredu batek interes orokorraren aurka dituen eraginei buruzko tailerra.

 

Aireportuak zabaltzeari buruzko mezu zaparradaren aurrean,  aire-garraioak masa-turismoan duen funtsezko eginkizunari buruz eta horrek gure egunerokotasunean dituen ondorioei buruzko informazioa eman nahi dugu.

Bilboko aireportuak handitze prozesuan dihardu jotake , haizeen kontra, auzokoen iritzien kontra, zentzuaren eta mugikortasun iraunkorragoa eskatzen duten legeen kontra. Handitzeko ahalegin horretan BPGa erreferentzia baino ez du kontutan izaten eta, nola ez, gure planetaren baliabideak finitoak direla kontuan izan gabe.

Bilboko aireportuak errekorrak hausten jarraitzen ditu urtez urte:

AENAK emandako datuen arabera 2023an 6,3 milioi bidaiari eta 51.400 aire-operazio izan zituen. 2024an, datuek gora egin dute, 6,7 milioi bidaiari eta 52.538 hegaldi izan dituela dio AENAk.

Datozen urteetarako planek gora egitea aurreikusten dute, zirkulatzeko gaitasuna bikoiztu eta 13 milioi bidaiarira iristea dute helburu.

 

Zer eragin izango du plan horrek?

Zer eragina izango du inguruko herrietan? Haien azpiegituretan? Eta, aireportuak sortzen duen kutsadurari dagokionez, kutsadura akustikoa, atmosferikoa, sortzen dituen hondakinak… Zer eragina izango duen honek guzti honek?

Zein dira proposamen horien ondorio sozial eta ekonomikoak? Zer gertatu da airoportuak handitu diren beste leku batzuetan?

 

Hizlari hauek izango ditugu tailer honetan:

  • Raúl Méndez, EH Bilduko Bizkaiko Batzar Nagusietako batzarkidea.
  • Consuelo Elosua. Desagertutako Lur Maitea elkarteko kide eta bozeramaile ohia
  • Marian Delgado, Herri Bideak Kate Barik Elkarteko kide (Erandio).
  • Pablo Oliveros, BATU etxebizitza sindikatuko kide
  • Pablo Muñoz, Ekologistak Martxan-eko kide

Moderatzailea: Carmen Duce, Clean Cities kanpainaren koordinatzailea

Honetaz guzti honetaz egingo dugu berba datorren apirilaren 3an, osteguna, 18:00etan, Pozokoetxeko kultur etxean (Basauri).

Aireportuak handitzea eta turistifikatzea: eredu batek interes orokorraren aurka dituen eraginei buruzko tailerra.

Ekologistak Martxan taldeak segurtasun-arauen fitxa bat prestatu du, prozesu honetan lagungarri izan dakigukeena:

  1. Mehatxua identifikatu
  2. Jarduteko presta zaitez
  3. Informatu eta presta zaitez jarduteko
  • Twitter
  • Facebook