Baso autoktonoko espazioa sortzen jarraitzen dugu? Saio honetan udaberrian Iruaretxetako mintegiaren beharrak ikusarazi nahi dira, bertako konplexutasunei eta landare-geruza desberdinei erantzunez. Modu praktikoan jardunez, eskala txikiko baso autoktono bat imitatuko duen espazio bat sortzea, ekosistema mota horiek sortzeko eta jatorrizko baso batean errepikatzen diren patroi batzuk simulatu ahal izateko, fauna erakar dezaketenak, hala nola txoriak, sugandilak, erleak eta lurrezko harrak.
Boluntario talde honetan parte hartu nahi baduzu, bakarrik behar da, gogoa izan eta denbora pixka bat eskaini bertako baso bat prestatzeko eta in situ praktikatzeko ezagutzak eskuratzeko.
Saio hau 16 urtetik gorako pertsonei eta hiri-ingurunean edo hiri-inguruan baso autoktonoa diseinatzeko eta sortzeko interesa duten erakundeei zuzenduta dago.
Bi orduko saioa izango da, 17:30etatik 19:00etara, martxoaren 31n, ostirala, eta Birika Permaculturako Jurgi Uriartek emango du, Iruaretxeta mintegian (Basauri).
Izen-emateak doakoak dira aekologia@sagarrak.org idatziz, baina plazak mugatuak dira.
Ondo iruditzen zaizu? Ba ez pentsatu asko, plazak mugatuak dira eta!
Idatz iezaguzu ekologia@sagarrak.org helbidera martxoaren 29ra arte izena emateko edo zalantzarik baduzu, galdetu zalantzarik gabe.
Laster arte!