OHARRA: DATAREN ALDAKETA. IRAILAREN 24AN IZANGA DA, 10:00ETAN
Saio honetan Iruaretxetako bertoko landare Mintegian sortu genuen baso txikiaren egoera eta beharrak aztertuko ditugu . Uda beroaren osteko egoera eta beharrak aztertuko dira. Garbiketa-lanak egingo ditugu, ekarpen organikoa, ureztatzea eta baso eremua hostoez estaltzea.
Lan-dinamika hau mintegiko espazio osora eramango dugu.
Eskala txikiko baso autoktonoari buruzko hirugarren lan-saioa (3X3). Ekosistema txiki hau sortzean, helburua jatorrizko baso batean errepikatzen diren patroi batzuk simulatzea eta ikastea da.
Lantalde boluntario honetan parte hartu nahi baduzu, hauxe besterik ez duzu behar: gogoa eta denbora pixka bat lan praktikoko saio hauetan parte hartzeko.
Saio hau 16 urtetik gorako pertsonei eta hiri-ingurune edo hiri-inguru batean baso autoktonoaren diseinuan eta sorkuntzan parte hartu nahi duten erakundeei zuzenduta dago.
Saioa 17: 30etatik 19: 30etara izango da, irailaren 22an.
Koordinatzailea: Jurgi Uriarte (Birika Permacultura)