Dokumentalean, Bilbo ekologikoago baten aldeko borroken balantzea egiten da, baita mugimendu ekologisten ekarpen nagusiak, aurrerapenak, zailtasunak eta etorkizuneko erronkak ere. Dokumentalean erlazio dialektikoa ezartzen da ekologisten eskarien eta erakundeek ingurumenaren alde eta hura hobetzeko emandako erantzunen artean, 1968tik gaur egun arteko hamarkadetan.
Erandioko, Lemoizeko gertakariak, Artigasko zabortegia, kutsadura, itsasadarra, mugikortasuna, birziklatzea, Pagasarri, energia-alternatibak, Bilbo 30era, eraztun berdea, klima-larrialdia… gaiak jorratu dituzte mugimendu ekologistako kideen eta udal-arduradunen testigantzen bidez, Bilbo eta ingurumenaren hobekuntza bateratzeko akordio, desadostasun eta helburu komunekin. Industria hiri izatetik zerbitzuen hiri izandako bilakaeraren irudi historikoak ere jaso dituzte.