Ortua (Barakaldo) Beurko BHI Ortua

When:
2025-04-22 @ 15:00
2025-04-22T15:00:00+02:00
2025-04-22T15:15:00+02:00

Ortu baten parte izan nahi duzu?

Beurko BHI ikastetxean (Barakaldo) familientzako, bizilagunentzako eta, azken finean, baratze batean parte hartu nahi duen edonorentzako baratzea jarri dute martxan.

Ikasi ahal izango duzun guztiaren artean konponketa eta egokitzapena, baratze bertikalak, baratzearen zainketak (belar-sastrakak kentzea, uzta biltzea…) daude.

Gaur egun, ekimen hau astearteetan dago martxan, 15:00etatik 17:00etara. Baina, landareak egokitzen diren bezala, ordutegiak ere bai;). Parte hartu nahi baduzu, hurrengo estekan aukera dezakezu aukeren artean edo beste ordutegi bat proposa dezakezu. Sortzen diren proposamenetan oinarrituta, talde berriak sortzeko aukera zabaltzen da.

Parte hartu formularioaren bidez: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSceL8LgQCwdgTs-5CuGWqKxQYcZbI2hE8kv0uHSirBFGJpAew/viewform

Kontaktua: beatarrak@beurkobhi.com

Anima zaitez!

  • Twitter
  • Facebook