Bizikleta martxa: Bilbotik itsasora, bidegorria orain!

When:
2016-04-21 @ 17:30
2016-04-21T17:30:00+02:00
2016-04-21T18:00:00+02:00
Where:
On Diego López Haroko Kale Nagusia
30, 48009 Bilbao, Bizkaia
España
Cost:
Free
Bilbotik itsasora: bidegorriaDe Bilbao al Mar orain! 

Hurrengo apirilaren 21ean, 17:30ean (Gran Via kalean 30an, Foru
Aldundian), Biziz Bizi Hiri Txirrindularien Elkarteak eskumaldetik
bidegorri baten aldeko martxa egingo du. Martxa honetan parte hartzera
animatzen zaituztegu. 

Kartela ikusi


 [1] 

Egunez egun bizikletaren erabilera gero eta handiago da, hainbat
helbururekin erabiltzen du jendeak bizikleta (garraiobide, aisialdia,
kirola), baina instituzioek ez diote horri behar bezala erantzuten. 

Bilbo Handiaren herrien arteko komunikazioa guztiz beharrezkoa da.
Ezkerraldean, Zorrotzaren eta Lutxanaren artekoa izan ezik ,
aurreratuago dago. 

Eskuinaldean, Getxon eta Leioan bidegorriak egin arren, ezinezkoa da
herri batetik bestera edo Bilboraino heltzea arrisku barik. 

Barrualdean (Basauri, Etxebarri, Galdakao...), berdin: ez dute nondik
ibili herri batetik bestera joateko, (Etxebarrik pasa den urtean onartu
zuen "Ziklabe" plana egin gabe dago oraindik). Txorierriko herri batetik
bestera joateko, zer esanik ez. 

 [2] 
Errepideak norenak diren eztabaidatzea ezin da aitzakitzat hartu lanek
aurrera ez egiteko; administrazioek bilatu behar dituzte bideak
biztanleen eskabideak eta beharrak asetzeko, zailtazunen gainetik. 

Pasa den urtean, 2015ean, Bizkaiko Foru Aldundian Bilbotik Getxorako
bidegorria nola bideratu aztertzeko proposamen bat onartu zen. 

Baina hor gaude, jakin barik zertan geratu den. 

2006. urtean gaude, gure inguruko hiri batzuek (Gasteiz, Donostia,
Irun...) eta Estatuko hiri askok aurrerapauso nabarmenak eman dituzte
garraiobide iraunkorraren alde. 

Gure alkateak Pariseko goi-bilerara joan ziren, eta lau haizetara
aldarrikatu zuten tokian tokiko ekintzak egin behar direla arazo
globalak konpontzeko, baina aurrerapenak oso murritzak dira. 

 [3] 
Bilbo Haundiak 910.000 biztanle ditu, gutxi gorabehera, oso lur-eremu
txikian, gainera, baina, hala eta guztiz ere, ezinezkoa da leku batetik
bestera bizikletan era seguruan ibili. 

Bilbotik Getxoraino itsasadarretik doan errepidearen albotik bidegorria
egokitzeak ez du zertan oso garestia izan; izan ere, tarte batzuetan
dagoeneko eginda dago. Bidegorria osatuz gero, errepidean auto gutxiago
egongo lirateke, haizea osasuntsuagoa izango litzateke eta biztanle asko
bizikleta erabiltzera animatuko litzateke. Horrek guztiak ekonomia eta
turismoa dinamizatuko lituzke. 

6 kilometro baino ez dira, eta, hainbat lekutan kotxe batzuk kenduz
gero, bazterbidetik eginda dago; beraz, ez litzateke garestiegia izango.


 [4] 

Proiektuak politikatik at egon behar du. Baliabideak, best kasu
batzuetan bezala, erakunde desberdinetatik lor daitezke, eta, gaur egun,
horrelako proiektuak garatzeko errazagoa izan daiteke. Konpetentzien
arazoak, gogoa baldin badago, konpondu daitezke. 

Egiteko gogoa behar da, eta oraintxe da garairik egokiena.
  • Twitter
  • Facebook