Manifestazioa (Bilbo) Etxebizitza eskubidea bermatu. Negozioari ez!

When:
2024-12-14 @ 13:00 – 14:00
2024-12-14T13:00:00+01:00
2024-12-14T14:00:00+01:00

ETXEBIZITZA ESKUBIDEAREN ALDEKO MANIFESTAZIOA BILBON: ATXIKIMENDUAK

Langile klase osoa etengabeko pobretze prozesuan murgildurik dago, eta etxebizitza da horren arrazoi nagusienetarikoa. Gero eta pertsona gehiagorentzako arazo bihurtzen ari den afera honen erroa argi dago zein den: beste batzuek merkantzia gisa darabiltela etxebizitza. Beste era batera esanda, etxebizitzaren arazoaren erroan negozioa dago.
Zentzu horretan, erabakia hartu beharra dago: negozioaren aldekoa ala etxebizitza eskubidearen aldekoa. Eta bigarrena bermatzeko premiazko neurriak hartu behar badira, dirua espekulatzaileen poltsikotik jarri dadila; inolaz ere ez dadila diru publikorik erabili haien diru zorroak are gehiago betetzeko.

Horiek emergentziazko neurriak diren heinean, baina, argi daukagu ez dutela problematika agortuko; etxebizitzak merkantzia izaten jarraitzen duen bitartean, ez delako eskubidea izango. Hortaz, etxebizitza eskubide unibertsala izango bada, berau doako eta kalitatezko bilakatzea ezinbestekoa da.

Aldarri horiek kalera eraman asmoz, Euskal Herriko etxebizitza sindikatuok (Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista) bat egin eta mobilizazioa deitu dugu abenduaren 14rako. Bilbon batuko gara etxebizitza negozioaren aurka, politikari eta instituzioen fartsaren kontra eta doako eta kalitatezko etxebizitzaren alde.
Argi dugu, baina, helburu horretara bidean ezinbestekoa dela masiboki borrokatuko duen langile klase antolatua. Hain zuzen ere, horregatik gonbidatzen zaituztegu deialdiarekin bat egitera. Azaroaren 24ra arte izango dugu zabalik atxikimenduak jasotzeko epea. Animatzen zaituztegu zuena helaraztera mezu honi erantzunez eta zuen kanaletatik deialdiaren kartela partekatuz.

Bide batez, gonbidatzen zaituztegu manifestazio eguna heldu bitartean egingo diren ekimen eta dinamiketan parte hartzera ere. Informatuta mantenduko zaituztegu. Adi berriei.

Harremanetan jartzeko:
ehetxebizitzasindikatuak@gmail.com
etxebizitzasindikatua@kontseilusozialista.eus

  • Twitter
  • Facebook