Add to Calendar
When:
2025-11-21 @ 18:30 – 20:30
2025-11-21T18:30:00+01:00
2025-11-21T20:30:00+01:00
Mahai-ingurua: gerren ondorio ikusezinak: emakumeak eta ingurumena (gazteleraz)
Mahai-inguru honetan, gatazka armatuetan ikusezin egiten dizkiguten ondorioak miatuko ditugu, emakumeen eta ingurumenaren gaineko inpaktuari arreta berezia jarriz. Ekologia politikoan eta memoria historikoan oinarritutako begirada kritiko batetik, gerren, genero-indarkeriaren eta suntsiketa ekologikoaren arteko loturak jorratuko dituzte, baita emakumeek gatazka osteko testuinguruetan gidatutako zenbait prozesu (erresistentzia ekologikoa, berreraikuntza eta adiskidetzea) ere.
- Noiz? Azaroaren 21ean, ostirala, 18:30ean.
- Non? Ekoetxea – Ekologistak Martxan (Bilbo)
- Izen emateak? Sarrera librea tokia bete arte.
Hizlariak:
- Zuriñe Rodríguez Lara, kazetaria, irakaslea eta ikertzaile aditua memoria historikoan eta gatazka osteko berreraikuntzan.
- Alberto Coronel Tarancón, doktoratu osteko ikertzailea biopolitikaren eta ekologia politiko garaikidearen alorretan.
Aurkezlea:
- SETEM Hego Haizea GGKEak kontsumo kontzienteari, arduratsuari eta eraldatzaileari lotutako gaietan ikuspegi feministarekin lan egiten du.



