Add to Calendar
When:
2025-11-06 @ 19:00 – 20:00
2025-11-06T19:00:00+01:00
2025-11-06T20:00:00+01:00

Paca Blanco ekologistaren autobiografiaren aurkezpena ostegunean Lizarrako liburutegi publikoan
José María Lacarra liburutegi publikoan, Lizarran, Paca Blancoren “Paca Blanco la Brava: una vida de resistencia, libertad y lucha por la dignidad” autobiografiaren aurkezpena egingo da ostegun honetan, hilak 6, arratsaldeko 7etan.
Ekologistak Martxan-ek antolatzen du jarduera, eta ohar batean gogorarazten duenez, egilea «erabateko erreferentea da azken hamarkadetan ingurumenaren eta bizitza erraza izan ez duten pertsonen duintasunaren alde izan diren borroketan. Hau da pertsona horien istorioa, kolektiboan gehiegitan gris eta hezigaitz den mundu baten alternatibak eraikitzen baitituzte»


