Izena eman: https://labur.eus/77vdimjp
Abenduaren 14an, LURGAIA Fundazioaren eskutik, bertako basoko espezieak landatzeko jardunaldi bat egingo dugu.
Sagarrak talde ekologistak eta bere bazkideetako batek, lursailaren jabeak, bat egin dugu orain gutxi arte pinuzko baso-ustiategi bat den 12 ha-ko lursail honetan baso naturala leheneratzeko.
Jabeak, Sagarrak taldeko kidea, Lurgaia Fundazioarekin “Lurraldearen Zaintza” akordioa sinatu du. Igandean, lurraldea zaintzeko programa ezagutzen ez baduzu, zuhaitz eta zuhaixkak landatzeaz gain, programa hori eta LURGAIA fundazioak baso autoktonoa berreskuratzeko egiten duen lana ezagutzeko aukera izango dugu.
Tren-geltokitik landatzeko eremurako ibilbidea 2-3,5 km ingurukoa da, eta nahiko maldatxuarekin. Landaketa gunera bidean, 60-90 minutu pasatxoz, paseoa eta solasaldia partekatuko ditugu. Trena hartuko dugu 9:00an RENFEren Bidebieta-Basauriko geltokian.
Komeni da oinetako onak, ura eta jateko zerbait ekartzea.
Antolatzaileek prestatutako bazkari batekin amaituko dugu.


