Landaketa (Arrankudiaga) Zuhaitz autoktonoak landatzea Arrankudiagan- Idurita

When:
2025-01-19 @ 9:00 – 16:00
2025-01-19T09:00:00+01:00
2025-01-19T16:00:00+01:00

Izena eman: https://labur.eus/4YtMu

Datorren igandean, urtarrilak 19, LURGAIA Fundazioaren eskutik, bertako basoko espezieak landatzeko jardunaldi bat egingo dugu.
Sagarrak talde ekologistak eta bere bazkideetako batek, lursailaren jabeak, bat egin dugu orain gutxi arte pinuzko baso-ustiategi bat den 12 ha-ko lursail honetan baso naturala leheneratzeko.

Jabeak, Sagarrak taldeko kidea, Lurgaia Fundazioarekin “Lurraldearen Zaintza” akordioa sinatu du. Igandean, lurraldea zaintzeko programa ezagutzen ez baduzu, zuhaitz eta zuhaixkak landatzeaz gain, programa hori eta LURGAIA fundazioak baso autoktonoa berreskuratzeko egiten duen lana ezagutzeko aukera izango dugu.

Pinudia moztu zenetik, duela urte bat eta erdi gutxi gora behera, lehenengo landaketa izango dugu hau. Une egokia da, beraz, lursaila nola dagoen ikusteko. Lurra argia izatean, ikusiko ahal izango dugu “lotan” zeuden hainbat espezie autoktono han eta hemen sortu direla (gurbitzak, hurritzak, urkiak…), beraz, birnaturalizazioaren zati bat natura berak egin duela dagoenekoz…
Tren-geltokitik landatzeko eremurako ibilbidea 3,5 km ingurukoa da, eta nahiko maldatxuarekin. Landaketa gunera bidean, 90 minutu pasatxoz, paseoa eta solasaldia partekatuko ditugu.

Trena hartuko dugu 9:14an RENFEren Bidebieta-Basauriko geltokian.

Komeni da oinetako onak, ura eta jateko zerbait ekartzea.

Antolatzaileek prestatutako bazkari batekin amaituko dugu.
Historia handiko ingurune honetan ikuspegi ikusgarriez ere gozatu ahal izango dugu, “burdinazko gerrikoa” deritzonaren barruan dago(metrailadoreen habia). Madalena ermita zaharra ere ikusi ahal izango dugu (orain babesleku bihurtua). Lurra SEL, korta edo basakorta, bat da.

 

Honetaz guzti honetaz gehiago jakin nahi baduzu klikatu ondorengo loturatan:

  • Twitter
  • Facebook