Add to Calendar
When:
2025-12-02 @ 11:00 – 12:00
2025-12-02T11:00:00+01:00
2025-12-02T12:00:00+01:00
Datorren astean Metro Bilbaoren 30. urteurrena ospatzeko kongresu bat egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian.
Bertara joango da asteartean Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Subflubialaren proiektuaren arduradun gorena.
Horregatik Subflubiala Ez plataformatik kontzentrazioa egingo dugu bertan, aldarrikatzeko Subflubiala egin beharrean, Diputazioak garraio publikoaren aldeko apustua egin dezala.
Imajinatzen duzue zenbat kotxe gehiago egongo liratekeen gure errepideetan metrorik ez balego? Ba era berean imajinatu zenbat murriztuko litzatekeen trafikoa Subflubialaren dirua garraio publikora bideratuko bagenu (500 milioi baino gehiago).
Subflubialaren dirua garraio publikorako!
Erdu zu be bai kontzentrara!


