Jardunaldia (Bilbo) Turismoaren inpaktua Bilbon: hiri-garapeneko eredu baten argi-itzalak

When:
2024-10-10 @ 21:00 – 22:00
2024-10-10T21:00:00+02:00
2024-10-10T22:00:00+02:00

Joan den uztailaren 11n, Ekologistak Martxan-ek eta Civercity Ikerketa Taldeak (UPV-EHU) egindako txostena aurkeztu zen Bilbon. Txosten horretan, Bizkaiko hiriburuko pisu turistikoen eta opor-gelen egoerari buruzko azterlan baten ondorioak jasotzen dira.

Azken hamarkadan hiri-hazkundeko eredu bat garatu da, baliabide turistikoen garapenean eta erakartzean oinarritua, hiriek eskain ditzaketen ezaugarrietatik abiatuta: museoak, gastronomia, ekitaldi handiak…

Eredu hori eztabaidatzen ari dira hainbat hiritan, oro har, bertako biztanleen eguneroko bizitzan sortzen ari den inpaktua dela eta.

Bilboko egungo egoera aztertzeko asmoz, Ekologistak Martxan-ek, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak eta Civercity Ikerketa Taldeak (UPV-EHU) jardunaldi bat antolatu dute turismoak Bizkaiko hiriburuan izango duen eraginari buruzko hainbat ikuspegi islatzeko.

Jardunaldia hiru hitzalditan banatuko da, egungo turismo ereduak bilbotarrengan duen eraginari buruzko ikuspegi ezberdinak emateko.

1. PISU TURISTIKOAK ETA BIZITEGI-ETXEBIZITZAK: ALDAKETA BIZITEGI-ESTRATEGIAN. Hiriko pisu turistikoen banaketa, inbertsio-funtsen zeregina eta alokairu-politiketan duten eragina.

  • Enrique Antolin Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) irakaslea

2. TURISMOAREN ERAGINA BILBON: LAN KALITATEA, OSTALARITZA, HOTELAK…  Egoerari buruzko hausnarketa.

  • Lorena Sánchez. CCOOko Zerbitzuen Federazioko idazkari nagusia.

3. ESPERIENTZIA, AUZOTARREN IKUSPEGITIK: BILBOKO ALDE ZAHARREKO ESPERIENTZIA

  • Bihotzean Auzo Elkartea

Datorren urriaren 10ean, 18:30ean, Bilboko La Bolsa eraikinean (Pelota 10),Turismoaren inpaktua Bilbon: hiri-garapeneko eredu baten argi-itzalak’ jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

  • Twitter
  • Facebook