Add to Calendar
When:
2026-02-15 @ 10:00 – 13:00
2026-02-15T10:00:00+01:00
2026-02-15T13:00:00+01:00
Lagun maiteak, basoko lagunak…
Gure landare mintegian aurten izango dugun lehen saiora deitzen zaituztegu.
Gure mintegian urtebetez egon ondoren, landare guztiak mendiko lursail batera eta ibaiaren ertzera aldatu ditugu. Orain ziklo berri bat hastea dagokigu: gure bankalak landare berriekin berriro betetzea.
Dakizuenez, gure mintegiak helburu didaktikoa du batez ere. Gure mendietan eta ibaiertzetan bizi diren espezieak ezagutarazteko lekua da. Era berean, bi ingurune horien baso-berritzearen funtzioa bete nahi dugu, sinbolikoki bada ere. Urtero baso autoktonoa berreskuratzeko jardunaldietan parte hartzen dugu.


