Ibarrekolanda eta Deustu auzoetako parke eta berdegune nagusietako batzuk zeharkatuko ditugu, hala nola Sarrikoko eta Bidarteko parkeak, Ibarrekolandako eta San Pedroko plazak eta natur intereseko beste txoko batzuk; hainbat geldialdi egingo dira ehun urtetik gorako zuhaitz handiez eta landare usaintsuetako lorategiez gozatzeko, eta gure hiri-inguruneko biodibertsitatearen alderdi eta erronka asko ezagutzeko; aldi berean, haren historia ezagutuko dugu.
Ibilbidea: 10:30 Salida Metro Sarriko – Plaza Ibarrekolanda – Sarriko parkea – Basabe – Bidarte Parkea – 13:30 Plaza San Pedro (aprox.)
• Eguna: Ekainak 11, larunbata, 10:30etan
• Lekua: Metro Sarrikoren irteera
• Bukaera: San Pedro Plazan. 13:30 etan gutxi-gorabehera
Joan-etorria: oinez
Ibilbidearen luzera: 3 km baino gutxiago. Zatirik haundiena asfaltatuta dago.
Izen ematea: ekainak 10, ostirala, 12:00ak arte, bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera mezu bat bidali “Ekainak 11 ibilbiderako izenematea” adieraziz gaian.
Antolatzailea: Ekologistak Martxan
Animatu eta etorri gurekin!