Deustu auzoko parke eta berdegune nagusietako batzuk zeharkatuko ditugu, hala nola Arangoitiko, Sarrikoko eta Bidarteko parkeak, San Pedroko plaza eta natur intereseko beste txoko batzuk; hainbat geldialdi egingo dira ehun urtetik gorako zuhaitz handiez eta landare usaintsuetako lorategiez gozatzeko, eta gure hiri-inguruneko biodibertsitatearen alderdi eta erronka asko ezagutzeko; aldi berean, tokiko historia ezagutuko dugu.
Ibilbidea Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan) natur-gidariaren eskutik egingo da.
Ibilbidea: 10:30 Metro Deusto irteera (Lehend. Agirre) – San Pedro Plaza – Arangoitiko parkea – Bidarte Parkea – Sarriko Parkea – 13:30 Metro Sarriko (gutxigorab.)
- Eguna: Ekainak 10, larunbata, 10:30etan
- Lekua: 10:30 Metro Deusto irteera (Lehend. Agirre)
- Bukaera: 13:30 Metro Sarriko (gutxigorab.)
Joan-etorria: oinez
Ibilbidearen luzera: 3 km baino gutxiago. Zatirik haundiena asfaltatuta dago.
Izen ematea: ekainak 9, ostirala, 12:00ak arte, bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera mezu bat bidali “Ekainak 10 ibilbiderako izenematea” adieraziz gaian.
Antolatzailea: Ekologistak Martxan.
Laguntzaileak: Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa, “Deusto” Senide Elkartea, Bihotzaran, Arangoitiko auzokideen elkartea, Lurgaia Fundazioa eta Zubiartean Elkartea
Animatu eta etorri gurekin!