Oraingoan, Pagasarri mendia zeharkatuko dugu, eta Bolintxu bailara bisitatuko dugu. Bolintxu Bilboko balio natural handieneko lekua da, eta Supersur autobidea handitzeko lanak egiten ari dira. Laster jarriko da martxan errepide hori.
Ibilbidean naturarekin lotutako hainbat alderdi komentatuko ditugu -fauna, basoak edo baso-laboreak, adibidez-, erabilera eta aprobetxamendu historikoak eta egungoak -hala nola inguruko hozkailurik zaharrena, zabortegiak, harrobiak edo Supersur-. Paraje ederrez ere gozatu ahal izango dugu, hala nola Bolintxu bailarako basoa eta ur-jauzia edo pago handi bat barne hartzen duen zuhaitz multzo monumentala.
Era berean, Plan Berezian hainbat alderdiri buruz egindako proposamenak errepasatuko ditugu, hala nola, baso-kudeaketa, ibilgailuentzako sarbideen antolamendua, harrera-eremuak, bideen egoera eta paisaia leheneratzea. Proposatzen zena Pagasarriren egungo egoerarekin eta egindakoarekin alderatuko dugu.
Gurekin Bolintxuren egungo egoera, Pagasarriko ingurumena hobetzeko egin dena eta egiteko dagoena ezagutzera etortzera animatzen zaituztegu!
9:30 Hasiera: Plaza Zabalburu.
14:30 Itzulia: La Peña / Abusu
Eramateko gomendagarria: mendiko botak, bastoiak, janaria eta edaria
Izen ematea: azaroak 25, ostirala, 12:00ak arte. bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera mezu bat bidali “Azaroak 26 ibilbiderako izenematea” adieraziz gaian.
Antolatzailea: Ekologistak Martxan Bizkaia
Laguntzailea: Bilboko Udala