Ibilbide ekologikoa (Bilbo) Deustuko eta Arangoitiko parke eta lorategietako ibilbide ekologikoa

San Pedro Plazako, Agirre Lehendakariaren Etorbideko, Aranbeiti Plazako eta Arangoiti parkeko natura eta paisaia

Oraingo honetan, Deustuko eta Arangoitiko parkeak eta lorategiak zeharkatuko ditugu, auzo jendetsu horietako balio natural handienen artean baitaude, eta esanahi handia baitute bertako biztanleentzat eta bisitarientzat.

Ibilbidean naturarekin eta berdeguneen kudeaketarekin, paisaiarekin eta espazio bakoitzaren historiarekin lotutako alderdiak aipatuko ditugu, bertako elementu natural garrantzitsuenak aurkituz (zuhaizti monumentala, esaterako); era berean, Agirre Lehendakariaren etorbideko eta Arangoitiko parkeko biodibertsitatearen defentsan auzo-erakundeek egindako ahalegina aintzatetsiko da.

Era berean, pasealeku honetan bisitatuko ez diren baina une desberdinetan ikusgai dauden eta hiri-paisaiaren parte diren Bilboko beste inguru batzuetako egoera naturalari arreta eskainiko zaio.
Animatzen zaituztegu gurekin Deustu eta Arangoitiko berdeguneak ezagutzera!

Gidaria: Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan)

Hasiera: 10:30ean, Done Petri Plaza (Bilbobus geltokia, frontoiaren aldean)

Amaiera: 13:15ean, Done Petri Plaza (Bilbobus geltokia, frontoiaren aldean)

Izen-ematea: maiatzaren 30a arte, ostirala, 12:00ak arte, bidali email bat “Maiatzak 31 Ibilbiderako Izenematea” jarrita bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera.

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta “Deusto” Senide Elkartea

  • Twitter
  • Facebook