Add to Calendar
When:
2025-12-04 @ 18:30 – 19:30
2025-12-04T18:30:00+01:00
2025-12-04T19:30:00+01:00

2022 eta 2023 urteetako jarduerei buruzko txosten ofizialak aztertu ondoren, Carlos Arribas Ecologistas en Acción taldeko Hondakinen arloko arduradunaren iritziz, Cementos Lemona CRH Company Bizkaiko enpresa kutsagarrienetako bat da; besteak beste, merkurio, amoniako edota CO2 emisioei dagokienez.
Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak lantegiari emandako ingurumen-baimen integratua urratzen duten zenbait gabezia antzeman ditu, horietako batzuek arriskuan jarri dute udalerriko pertsonen osasuna.
Arratiako Makatzak talde ekologistaren eskariz egindako azterketaren ondorio nagusien berri emateko, Arribas jaunak hitzaldi bat emango du Lemoan.
- Eguna: abenduak 4,osteguna.
- Ordua: 18:30
- Lekua: Kotxepin kulturgunea,Lemoa


