Hitzaldia: Situación del lobo, martxoak 18, asteazkena, 19:00etan Ekoetxean (Pelota kalea 5, behea – Bilbo)
Hizlaria: Andrés Illana, Ekologistak Martxan eta Euskadiko Otso taldearen kidea.
Sintasia: Otsoa bidegurutze batean dago. Bernako Hitzarmeneko Batzorde Iraunkorrak otsoaren babes-maila Europa mailan jaisteko 2024an hartu zuen erabakiak ingurumen-politikekiko konfiantza ahultzen du, eta aurrekari arriskutsua da, Estatuko eta autonomia-erkidegoetako araudietan atzera egiteko atea irekiz.
Espainiaren kasuan, erabaki horrek ez du berehalako aldaketarik eragiten; izan ere, otsoa espezie babestu gisa onartua dago, eta Babes Bereziko Erregimeneko Espezieen Zerrendan (BBEEZ) dago 2021etik. Hala ere, Europan lege-mailan dagoen ahultze horrek ingurumen-politikekiko konfiantza ahultzen du, eta aurrekari arriskutsua da, Estatuko eta autonomia-erkidegoetako araudietan atzera egiteko atea irekiz.
Hitzaldian, “Situación del lobo en Euskadi” izenburupean, otsoari eta otsoak Euskadin duen egoerari buruzko oinarrizko dozena bat galderari erantzunak ematen saiatuko dira.
- Izan al dugu otsorik Euskadin?
- Noiz eta zergatik desagertu ziren?
- Zergatik itzultzen ari dira?
- Euskadin otso kopuru egonkorra izan dezakegu?
- Zergatik ez dira finkatzen?
- Zergatik hiltzen dituzte etxeko abereak?
- Zertarako otsoak?
- Beharrezkoa al da otsoen populazioa kontrolatzea?
- Zein da otsoaren egungo egoera legala Euskadin eta Espainian?
- Zer egiten dute euskal administrazioek?
- Abeltzaintza otsoarekin batera al dago Euskadin?
Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Euskadiko Otso Taldea


