Hitzaldia: Situación del lobo, abenduak 19, osteguna, 19:00etan Ekoetxean (Pelota kalea 5, behea – Bilbo)
Hizlaria: Andrés Illana, Ekologistak Martxan eta Euskadiko Otso taldearen kidea
Sintasia: Otsoa bidegurutze batean dago. Bernako Hitzarmeneko Batzorde Iraunkorrak otsoaren babes-maila Europa mailan jaisteko hartu berri duen erabakiak ingurumen-politikekiko konfiantza ahultzen du, eta aurrekari arriskutsua da, Estatuko eta autonomia-erkidegoetako araudietan atzera egiteko atea irekiz.
Espainiaren kasuan, erabaki horrek ez du berehalako aldaketarik eragiten; izan ere, otsoa espezie babestu gisa onartua dago, eta Babes Bereziko Erregimeneko Espezieen Zerrendan (BBEEZ) dago 2021etik. Hala ere, Europan lege-mailan dagoen ahultze horrek ingurumen-politikekiko konfiantza ahultzen du, eta aurrekari arriskutsua da, Estatuko eta autonomia-erkidegoetako araudietan atzera egiteko atea irekiz.
Aldi berean, Eusko Jaurlaritzak otsoa Babes Bereziko Araubidean dauden Basaespezieen Zerrendatik (BBEEZ) kanpo uzteko eskatu du. Eskaera hori Amaia Barredo sailburuak sustatu du, eta ekosistementzat funtsezkoa den espezie bat babesteko atzerapausoa da. Gainera, agerian uzten ditu biodibertsitatearen arloan Estatuak eta autonomia-erkidegoek hartutako konpromisoen arteko inkoherentzia politikoak eta kontraesanak. Eusko Jaurlaritzaren eskaera bereziki kontraesankorra da, gaur egun Otsoaren Kudeaketa Plan bat lantzen ari baita. Plan horren helburua espeziearen kontserbazio-egoera ona lortzea da. Otsoa BBEEZtik kanpo uzteko eskatzea bateraezina da helburu horrekin, eta ez dator bat Jaurlaritzaren ingurumen-politika gidatu beharko luketen kudeaketa arduratsuaren printzipioekin.
Hitzaldiaren helburua egungo egoera konplexuaren azterketan sakontzea eta mugimendu ekologista eta kontserbazionistaren jarrera ezagutaraztea da.
Antolatzailea: Ekologistak Martxan Bizkaia
Laguntzailea: Bilboko Udala.


