Hitzaldia (Bilbo) Erandioko Airearen Kalitatearen Proiektuaren (2019 – 2025) emaitzen aurkezpena

When:
2026-01-23 @ 18:30 – 20:30
2026-01-23T18:30:00+01:00
2026-01-23T20:30:00+01:00

Herri Bideak Kate Barik, Auzkoa Herrikoi Elkartea, Sagarrak Ekologista Taldea eta Ekologistak Martxan elkarteek atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu Erandioko Airearen Kalitatearen Proiektuaren (2019 – 2025) emaitzak jendaurrean aurkeztera. Proiektu hori partikulak neurtzeko kanpainetan, metalen analisian eta azken urteotan herritarren parte-hartzearekin egindako ikerketa zientifikoetan oinarritutako lana da.

 

Enrique Navarrok eta Jorge Peyk, CSICeko Pirinioetako Ekologia Institutuko ikertzaileek, parte hartuko dute saioan. Erandion egindako atmosfera-jalkitzearen azterketaren emaitzak aurkeztuko dituzte, bai eta proiektuaren azterketa zabalagoaren testuinguruan kokatu ere.

Ekitaldiaren helburua da herritarrei eta erakundeetako ordezkariei eskualdeko airearen kalitateari buruzko informazio zehatza eta eskuragarria ematea, garrantzi publiko eta sanitarioa duen gaia baita.

  • Eguna: 2026eko urtarrilaren 223an
  • Ordua: 18:30ean
  • Lekua: La Bolsa eraikina – Pilota Kalea 10, Bilbo
  • Twitter
  • Facebook