
Hitzaldia: Cierre nuclear y transición energética: el caso de Almaraz – maiatzak 14, osteguna, 18:00etan La Bolsa (Pelota kalea 10 – Bilbo)
Aurkezlea: Iñaki Bárcena – Ekopol
Hizlariak:
- Eloy Sanz, txostenaren egilea
- Francisco del Pozo, Greenpeace
- Marisa Castro, EKologistak Martxan
Greenpeacek eta Ekologistak Marxanek, biak Mugimendu Iberiko Antinuklearreko (MIA) kideak, ‘Cierre nuclear y transición energética: el caso de Almaraz’ txostena aurkeztuko dute Bilbon, Eloy Sanz (URJC) eta Víctor García (Universitat Politècnica de Catalunya) ikertzaileek egina. Txosten horretan, zehatz-mehatz aztertzen da balizko luzapenak zer eragin izango lukeen lantegiaren itxiera programatuaren aurrean.
Hori guztia Greenpeaceko Francisco del Pozo eta txostenaren egilea den URJCko Eloy Sanzen eskutik egingo dugu.
Ekologistak Marxan taldeko Marisa Castro Delgadoren eskutik, itxiera nuklearrerako hurrengo urratsa ikusiko dugu: nolakoa da eraispena, eta une horretan dago Garoña hurbila, 2017an itxi zuena eta 2023an ENRESA desegiten hasi zena.
Ekitaldi hau ‘Nuklearrak luzatzea? Ez, eskerrik asko‘ kanpainaren barruan egingo da. Kanpaina horretan Gobernuaren eta elektrizitate-konpainien artean adostutako Almarazko zentral nuklearra ixteko egutegia ez betetzearen ondorioak aztertu dira.
Antolatzaileak: Greenpeace, Ekologistak Martxan eta Movimiento Ibérico Antinuclear (MIA)


