2030erako lurzoru osasungarriak sustatzen dituen “A Soil Deal for Europe” europar misioaren barruan Sagarrak Ekologista Taldea ECHO proiektuaren enbaxadorea izango da.
Ibercivis Fundazioak koordinatuko du herritarren zientzia-proiektu interesgarri hau. Arduradun nagusi honek proiektuaren enbaxadore izatera gonbidatu gaitu.
23/24 ikasturtean arnasten dugun airea aztertu ondoren, eta lan hori bertan behera utzi gabe, zapaltzen dugun lurzoruaren eta jaten ematen digun lurzoruaren kalitatea aztertuko dugu orain. Lurzoruen degradazioa denon ahotan dago eta, proiektu honen bidez, lurzoruaren egoera ezagutu nahi dugu eta horrek gure osasunean dituen inpaktuak ezagutarazi. Errealitate horretatik abiatuta, proiektuak gure lurzoruak errespetatuko dituzten eta lurzorua degradatzen edo kontserbatzen zein neurritan laguntzen dugun pentsarazten diguten ekintzak sustatu nahi ditu.
Deialdia ez da ikastetxeentzat bakarrik, ezta gure eskualdearentzat bakarrik ere ez; beraz, parte hartu nahi baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan eta, informazio gehiago izan ahala, zuekin partekatuko dugu.
Bidaia honetan Landare Fisiologia saileko UPV/EHUko lagunek bat egingo dute gurekin. Unibertsitateak ikastetxeekin eta, oro har, herritarrekin dituen trukeak ezinbestekoak dira ezagutza transmititzeko, bai laborategietan lortutakoak, bai belaunaldiz belaunaldi oinordetzan jasotakoak, guztiok praktikatzen ditugunak. Horrela eztabaida-fluxua sortu ahal izango dugu eta, ondorioz, praktika hobeak partekatu ahal izango ditugu.
Hitzaldia (Basauri) ECHO: Lurzoruaren garrantzia
Add to Calendar
When:
2025-02-11 @ 18:00 – 19:00
2025-02-11T18:00:00+01:00
2025-02-11T19:00:00+01:00