Hitzaldi-eztabaida (Basauri) Gure buruaren medikalizazioa: psikofarmakoen erabilera edo abusua?

When:
2024-11-26 @ 18:30 – 19:30
2024-11-26T18:30:00+01:00
2024-11-26T19:30:00+01:00

Eguneroko bizitzako arazoa = nahasmendu psikologikoa = psikofarmakoekin tratatzea?

Egun ba al gara gaixo mentalak denok?

Zer albo-ondorio edo/eta toxiko dituzte psikofarmakoek?

Zein da farmazia-industriaren papera?

Gaur egun, eguneroko bizitzako gatazka normalak gaixotasun mentaltzat jotzen ditugu, eta horien jatorria organikoa denez gero psikofarmakoekin tratatu behar dira.

Estatu Batuetan, haurren ia % 10ek AGHAren diagnostikoa dute; Frantzian, berriz, % 0,5ek. Zergatik alde hori?

Haurrei TDAHrako agintzen zaien sendagaia, RITALIN izenekoa da (metilfedinatoa). Ameriketako Estatu Batuetako Drogaren aurkako Agentziak (DEA) sendagai hori narkotikoen II. zerrendan kokatu du. Kokainaren, morfinaren eta anfetaminaren (speeda) sailkapen bera du. Izan ere, 70eko hamarkadan, ikerketa batek frogatu zuen drogazale esperimentatuek ezin zituztela kokainaren eta Ritalinaren ondorioak bereizi, oso antzekoak direlako.
Valiuma, denok ezagutzen dugun botika hori, farmazia-industriaren historiako botikarik salduena izan da.

Farmazia-enpresak etekinak sortzeko makina ezin hobeak dira, produktua sustatzeko trebetasunari eta prezioen monopolioari eusteko gaitasunari esker. Ahalik eta gaixo-diagnostiko kopuru handia izatea da arrakastaren gakoa. Horrek populazio guztiarengana heltzea dakar, haur txikienetik heldu zaharrenera.

Gai horiek guztiak eta beste batzuk jorratuko ditugu psikofarmakoaren egungo erabilerari (edo abusuari?) buruzko hitzaldi honetan.

  • Twitter
  • Facebook