Add to Calendar
When:
2016-12-23 @ 13:00 – 13:15
2016-12-23T13:00:00+01:00
2016-12-23T13:15:00+01:00
Where:
Ekoetxea (C/Pelota 5 BIlbao)
Argazki kolektiboa aterako dugu Acción Ecológicarekin eta shuar herriarekin elkartasuna erakusteko.
Ekuadorko Ingurumen Ministerioak Acción Ecológica erakunde ekologista desagertarazi du. Erakunde honen borrokaren erdigunea Cóndor Mendizerran jarduera extraktibista gauzatzeak ingurumenean eta ekosisteman izango lituzkeen inpaktu larriak eta eremu horretako komunitateek pairatuko lituzketen giza eskubideen urraketak dira.
Shuar herria arriskuan dago espainiarren kolonizaziotik hasita, haien lurraldean baliabide mineral ugari dagoelako. Gaur egun, Mirador izeneko makroproiektuak mehatxatzen du shuar herria, Acción Ecológicak salatu izan duen espazio irekiko meatzea, hain zuzen ere.