Formakuntza (Igorre) Autoktonen mintegira – prestakuntza ARTADI

Igorreko (Bizkaia) Santa Luzia auzoan kokatuta dagoen mintegiak espezie autoktonoen aukera zabala lantzen du, hurbilen dauden aleen hazietatik datozenak. Mintegi profesional honetara hurbilduko gara bertako zuhaitz eta zuhaixken garapenaren lan-dinamika ezagutzeko. Lana haziak biltzearekin hasten da. Espezie bakoitzerako une egokiaz, aleak hautatzeaz, erein aurretik egin beharreko tratamenduez, hazitegien antolamenduaz eta urtaroetako lanaren antolamenduaz hitz egingo dugu.

Jarduera hau martxoak 30, Igandea, egingo da. Bisita goizeko 10:30etan hasiko da eta bi orduko iraupena izango du. Plaza mugatuak.

Izena eman behar da:
https://labur.eus/qzaix5qc

Mintegira joateko, autoa partekatuko dugu.
Basauritik irtengo gara, Arizko autobus geltokitik, 10:00ean.

  • Twitter
  • Facebook