Add to Calendar
When:
2020-01-09 @ 10:30 – 11:30
2020-01-09T10:30:00+01:00
2020-01-09T11:30:00+01:00
Where:
Donostiako epaitegietan
Errausketaren Aurkako Mugimenduak informatu duenez, iazko irailean erraustegira egin zen martxan parte hartzeagatik Ertzaintzak salatutako lau pertsona epaitegira deitu dituzte. Ia 2.000 lagunek parte hartu genuen protesta harekin desordena publikoak eragin izanaren erantzule gisa ikertuak direla esan diete. Zubietarrak dira bi, lasartearra bat eta donostiarra azkena.
Informazio osoa Mugimenduaren webgunean bertan aurkituko duzu:
Baina aurreratzen dizuegu Donostian elkartasun-kontzentrazioak egingo direla, Egiako epaitegiaren aurrean, urtarrilaren 9an, osteguna: 10:30ean.
Eta Ekologistak Martxanetik ere parte hartzera animatzen zaitugu!