
Kurdistango gose grebalarien egoera salatuz eta Öçalanen isolamendua amaitzeko eskatuz, kontzentrazioa
Ocalanek konfederalismo demokratikoa proposatu du, Behetik gorako sistema batean eta ekologia, eta gutxiengoen eta emakumeen berdintasunean oinarrituta. Sirian eta Rojavan gauzatu da (gerrak posible egiten duen bezala) proposamen hau autonomia eta autogestioa garatuz. 1999ean Ocalan bahitu zuten turkiar poliziek eta hor geroztik espetxean egon da eta azken urtetan isolamenduan.
Atzo seigarren hildakoa: Yonca Akici presoak bere buruaz beste egin zuen
Leyla Guvenek 2018ko azaroaren 8an hasi zen gose greban. 55 urte ditu. Erdoganen alderdiak Afrinen egin zituen operazioak salatzeagatik espetxeratu zuten “erakunde terrorista gidatu eta babestea” egotzita. 31 urteko espetxe zigorra jarri zioten. Urtebetez espetxean izan ostean, gose grebaren 79. egunean askatu egin zuten. Ehunka lagunek bat egin zuten bere protestarekin, gose greba mugagabeak abiatuz.