Dokumentalaren eta proiektuaren aurkezpena
(proiekzioaren iraupena: 20 minutu)
Bizilur eta Zapalan izango ditugu proiektua aurkezteko eta elikadura eskubideari buruz hitz egiteko.
“Jan beharra daukazu? A, hartu, urdaila betetzen lagunduko dizut, EZ elikatzen, eta eman eskerrak”
Bideo hau ZAPALAN ELKARTEAk, BIZILURek, BALADREk eta EKOIZPENk egindako ikerketa baten emaitza da, eta bertako nekazarien elikagai osasungarriak pertsonen bizitzan sartzeak duen eragin positiboaren azterketa bat egin da.
Lau hilabetez, Aintzinako Eneako egoitzan (ZAPALAN ELKARTEA) ikerketa bat egin da, bertako nekazarien elikagaiekin harrera pisua hornituz. KIDEKOOP da elikagai horiek hornitzeaz arduratzen den kooperatiba. Ikerketa MAS Alimentación enpresarekin egin da, eta proiektuan artatutako 6 pertsonei banakako jarraipena egin die.
Dokumentalaren aurrerapena:
https://www.youtube.com/watch?v=BfOCpwI0QAU
Erlazionatutako albisteetarako esteka:
https://www.berria.eus/lurraldeak/bizkaia/urdunan-gizarte-zerbitzuetara-doazenen-elikadura-eskubidea-bermatu-nahi-dute_2121755_102.html