Zikloa (Basauri) Zaintzaren arkitektura: Posible al da komunitatean bizitzea?

When:
2025-01-22 @ 18:00 – 20:00
2025-01-22T18:00:00+01:00
2025-01-22T20:00:00+01:00

Zaintzaren arkitekturen zikloa: Posible al da komunitatean bizitzea?
“Zahartze aktibo baterantz” lelopean Urtarrilaren 21ean eta 22an egingo da Basaurin Zaintzaren arkitekturen ziklo bat.

Ziklo honetako hitzaldietan zainketak eta adinekoei buruzko proposamenak izango dira aztergai. Nola lotu daitezken gizakien beharrak eta haien ongizatea erdigunean jartzea eta horri guzti horri aurre egiteko bizi garen espazioak nola konfiguratu daitezkeen aztertzeko ere.

SETEMek antolatuta eta Sagarrak elkartearen laguntzarekin ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak babestu du. Irati Mogollón cohousing feminista eta zahartze aktiboa errazten aditua den soziologoa izango da bi jarduera hauen gidaria.
Haren laguntzarekin hobeto ezagutuko dugu elkarlaneko etxebizitza-proiektuak zergatik, zertarako eta nola gauzatzen diren, kasu errealak aztertuz eta geure buruari galdetuz, posible al da komunitatean bizitzea?

Tailerra: Zaintzaren arkitekturen bila.
Asteazkenean, hilak 22, 18:00etan, zikloaren bigarren parteari helduko diogu zahartze aktibistari buruzko online hitzaldi bategaz.
Tailerra doan da, baina izena eman behar da www.factoriadevalores.eus webgunean.
Dauden elkarlaneko etxebizitza motak eta habitat kooperatiboak berrikusi ondoren, gure egungo errealitateak eta estrategia kolektiboak zein diren aztertuko ditugu. Gure testuinguruko zainketei eta zahartze-prozesuei buruz hausnarketa egin ondoren egun dauzkagun sareekin eta arkitektureekin alderatuko ditugu, ondoren, zaintza errezteko egungo eta etorkizuneko arkitekturak eraikitzeko aukeretan pentsatuko dugu.
Tailer honetan Ekuador, Kolonbia, El Salvador eta Guatemalako aktibistek parte hartuko dute, eta holan gai honi leku askotatik heldu ahal izango diogu.

  • Twitter
  • Facebook