
🚲🚲 *Ekainak 14 eta 15*
Bilbo-Espinosa de los Monteros- Solares
Ostiralean irteterik baduzue…
*Ekainak 13, ostirala*
Bilbo – Balmaseda – Ribota de Ordunte (50 km)
10:00etan Concordia (FEVE) tren geltokiaren aurrean geratuko gara, Balmasedarantz abiatzeko. Balmasedan bazkaria (norberak daukana).
17:00etan Balmasedatik (La Calzadatik) irtengo gara Ribota de Ordunte aldera joateko.. Bertan lo egingo dugu. Ezinbestekoa da lo-zakua eta esterilla. Balmasedara bizikletarekin iristeko trenak daude.
Larunbatean bakarrik joaterik baduzu…
*Ekainak 14, larunbata.*
Ribota – Cabrio mendatea – Bercedo – Espinosa (32 km) (Balmasedatik 15km gehiago)
10:00etan Ribotatik Espinosarako irteera.
Trenez joan zaitezkete Balmasedaraino eta gero bizikletaz Ribotaraino.
Cabrio mendatea: 7kilometroko igoera, atsedenaldiren batekin.
Pentsio erdia Espinosako aterpetxean (afaria eta gosaria). Espinosara edo Bercedora iristeko trena ere badago.
*Ekainak 15, igandea.*
Espìnosa – Lunadako mendatea – Lierganes – Solares (55 km)
Lunadako mendatea (1350m): 8 kilometroko etengabeko igoera. 27 km-ko jaitsiera.
Solaresen autobus batek hartuko gaitu arratsaldean Bilbora itzultzeko.
Prezioa: 55€ (50€ bazkideak) (aterpetxeko pentsio erdia eta Bilbora itzultzeko autobusa barne).
Izena emateko azken eguna ekainaren 8a, igandea, 23:59ra arte.
*Izena emateko edo informazio gehiagorako*: meapunto@bizizbizi.org edo 667.462.123