Add to Calendar
When:
2026-04-11 @ 11:00 – 19:00
2026-04-11T11:00:00+02:00
2026-04-11T19:00:00+02:00

Gerraren eta euskal industria militarraren aurkako bizikleta martxa
►Bizkaiko hainbat gizarte taldek “gerra, gastu eta industria militarraren aurkako hamazortzigarren Bizikleta Martxa” antolatu dute larunbat honetarako, apiriliak 11, armen trafikoa salatzeko eta ekoizpen militarra zibila bihur dadila eskatzeko.
- “Bizikleta martxa”, Eusko Jaurlaritzak euskal gerraren industriari ehunka milioi euroko diru-laguntza ematen diola salatzeko.
- Euskal armagintzan 206 enpresa inguruk hartzen dute parte. Euskal arma fabrikek armadei laguntzen diete eta Israel, Saudi Arabia, Espainia, Frantzia, Estatu Batuak, Ingalaterra, Maroko, edo Turkiari saltzen diete ekoitzitako armamentua.
Biziz Bizi, Biraka, Eguzki, Ekologistak Martxan, KAKITZAT (Koordinadora Antimilitarista), KEM-MOC eta Komite Internazionalistak


