Bisita (Vitoria – Gasteiz) HAIZEN SAREA, Euskadiko Hazien Sarera bisita

When:
2025-05-10 @ 9:00 – 15:00
2025-05-10T09:00:00+02:00
2025-05-10T15:00:00+02:00

 

Datorren maiatzaren 10ean Euskadiko Hazien Sarea (HAIZEN SAREA) bisitatzera joango gara.
25 urteko ibilbidea duen elkarte historiko honek 2000 fruta-arbola eta hazi baino gehiago berreskuratu dituzte bazkideen sarearen bitartez.

Lan etno-botanikoen bidez, lurralde honetan oraindik kontserbatzen diren barietateen ezagutza tradizionala berreskuratzen dugu, haien berreskurapenaren eta gizartean balioa ematearen alde eginez”.

Egiten ditugun lan guztiak gure kausari laguntzen dioten bolondres sareari esker egiten ditugu, desagertzeko arriskuan dauden barietate horien kontserbazioa gauzatu ahal izateko. Horretarako, kontserbazio-lanak egiten dituzte edo interesik gabe laguntzen dute, egiten dugun lan guztia ahalbidetuz.(https://www.haziensarea.org/)
Abetxukon dagoen fruta-arbolen haztegia eta barazkiak dituen negutegia bisitatuko ditugu. Bertan, hazi autoktonoak eta galtzeko arriskuan daudenak berreskuratzeko egiten ari diren lana azalduko digute.
Bisita honen ondoren, Gasteizko eraztun berdean dagoen lorategi botaniko ezagutzera joango gara.
Lorategi hori tokiko, eskualdeko, Europako eta munduko landare-biodibertsitatea kontserbatzeko, zabaltzeko eta balioan jartzeko sortu zen. Bertan dago germoplasma bankua, liburutegia, bulego teknikoa… eta, bukatzeko, zuku natural bat dastatzera gonbidatuko gaituzte.

Xehetasunak:
Autobusez aterako gara Basauritik 9: 00etan eta 15:00etan itzuliko gara.
Mokadutxo bat eramatea gomendatzen da eta lurrean ibiltzeko zapatila erosoak.

Izen ematea maiatzaren 8ra arte esteka honetan: https://forms.gle/EXL5gx1yqZ2fR8bWA

Kostua: 5 €/ heldu, haurrak doan.

  • Twitter
  • Facebook