Lurra maitasunez lantzeko artea ezagutu nahi duzu?
Hator gurekin Luramak-Bio produktu ekologikoen nekazaritza-ustiategia ezagutzera. Elikagaien trataera hazitik merkatura iristen diren arte ikusi ahal izango duzu.
Azalorea, tomateak, zerbak… baratzeko produktu guztiak baratzetik gure plateretara.
Baserriko animaliak ere ikusi ahal izango ditugu eta uztako produktu aberatsen bat dastatu ahal izango dugu.
Gamizen dagoen LURAMAK ustiategi agroekologikoa bisitatuko dugu, nekazaritza-ekologiako irizpideak dituen nekazaritza-ustiategi baten kudeaketa bertatik bertara ezagutzeko. Ustiategi honek bere produziaren Kudeaketa integrala egiten du. Haziekin hasi eta ekoizpenarekin, banaketarekin, hondakinen kudeaketarekin, uraren erabilerarekin… jarraitzen du.
Agroekologiaz eta gure osasunerako elikadura osasuntsuaren balioez hitzegiteko aukera izango dugu. Tokiko kontsumoa funtsezkoa da ekoizpen agroekologikoa garatzeko. Jarduera honen helburua ekoizpen-prozesu hori ezagutzea da, funtsezkoa baita tokiko kontsumoa sustatzeko.
Plaza mugatuak / Izen ematea: https://labur.eus/f2pmke3p
Ekarpena: 10€


