Ostiralean irten bazaitezke (goizez edo arratsaldez)…
Ekainak 19, ostirala
10:00 Bilbo – Balmaseda – Ribota de Ordunte (50 km).
Concordia (FEVE) geltokiaren aurrean geratu eta Balmasedarantz abiatuko gara. Balmasedan bazkaria (norberak daukana).
17:00etan Balmasedatik (La Calzada) Ribota de Ordunte aldera irtengo gara eta bertan lo egingo dugu.
Ezinbestekoa da zakua eta esterilla. Bilbotik Balmasedara bizikletarekin iristeko trenak daude.
Larunbata eta igandea bakarrik joan bazaitezke…
Ekainak 20, larunbata
Ribota – Puerto del Cabrio – Bercedo – Espinosa (32 km) (Balmasedatik +15 km)
10:00 Ribotatik Espinosarako irteera. Balmasedaraino trenez joateko aukera eta gero bizikletan Ribotaraino.
Cabrio mendatea: 7 kilometroko igoera, atsedenaldiren batekin.
Pentsio erdia Espinosako aterpetxean (afaria eta gosaria). Bilbotik Espinosara edo Bercedora iristeko trena ere badago.
Ekainak 21, igandea
Espenosa – Siako mendatea – Gandara – Soba harana – Adarrak – Gibaja (50 km).
La Sia mendatea (1.200 m): 7 km-ko igoera konstantea. 19 kilometroko jaitsiera Reguleseraino.
Gibajan autobus batek hartuko gaitu arratsaldean Bilbora itzultzeko.
Izen-ematea eta prezioa:
Apirilaren 28ra arte: 45 €.
Apirilaren 29tik aurrera: 55 €.
Ostatu-erdia aterpetxean (afaria, lo egitea eta gosaria) eta autobusa Bilbora bueltan. Plaza ziurtatzeko 10 euroko diru-sarrera egin beharko duzu (ondoren deskontatuko zaizu).
Joateko asmoa baduzu, ez utzi azken egunerako.
Izena emateko edo informazio gehiagorako: meapunto@bizizbizi.org edo 667.462.123



