Add to Calendar
When:
2023-01-31 @ 18:00 – 19:00
2023-01-31T18:00:00+01:00
2023-01-31T19:00:00+01:00
Dakizunez, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta bizi dugun pobretzearen aurkako dinamika hasi genuen ikasturte hasieran, eta azaroaren 19an hiriburu desberdinetan egindako manifestaldiekin borobildu genuen.
Hilabete batzun pasa dira, egoerak okerrera egin du eta gaiak kalean jarraitzeko premia dagoela uste dugu. Horregatik, hurrengo urtarrilaren 31n, 18.00etan Ekoetxean ospatuko dugun asanblada irekian parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.
Bertan, dinamika honen baitan lehentasunez landu nahi ditugun gaiak adostu eta ekimenak pentsatzea da gure asmoa. Asanblada arin eta parte hartzailea izango da, beraz!
Animatu, hamaika arrazoi ditugu kaleak astintzeko!