GORPUTZAK, LURRALDEAK ETA FEMINISMOAK
Iluntasunetik utopiaik eraiki
Irakurketa dramatizatua: Chipko, Q-ars Teatre (gazteleraz)
(IZENA EMAN BEHAR DA: https://labur.eus/xssVK )
Mendebaldeko kultura naturatik aldendu da. Gizakiok iparra galdu dugu. Edertasuna sortzeko gaitasuna hura suntsitzeko gaitasunarekiko zuzenki proportzionala da. Suteek, baso-mozketa masiboak, ibai eta ozeanoen kutsadurak, lurraren ustiapenak, basamortutzeak… ondorio zuzenak dituzte gure bizitzetan, eta suntsitzailea izan daiteke belaunaldi berrientzat.
Hala eta guztiz ere, Chipko iluntasuna zeharkatzen duen bidaia argitsua da, eta itxaropena itzultzen digu emakume ausarten istorioen bidez: zuhaitz-okupak, zuhaitz-besarkatzaileak, zuhaitz-landatzaileak… guztiek arriskatu zuten bizitza guztion ongizatearen alde. Paradisua salbatzeko. Eta ulertarazi digute ingurumen-borroka ezin dela bereizi borroka feministatik, ez arrazakeriaren aurkako borrokatik.
- Zuzendaria: Daniela Feixas
- Antzezleak: Anna Güell y Tània Banús
- Konpainia: Q-ars Teatre