23 egun iraun zituen Gipuzkoa Zutik egitasmoak Donostian, herrietara zabaldu arte. Errausketaren aurkako beste ekimen bat bezala hasi zen, mugimendu horren gailurrean, Gipuzkoa Plazaren eta Onkologikoren arteko giza-katearen ostean. OEITeko medikuen txostena aurkeztu eta gero, GuraSOSen sorreraren atzetik, eta abar, baina begi-bistan dago hori baino askoz gehiago bilakatu zela. Gipuzkoa Plazan kokatuta, Aldundiaren ingurumarian, Donostia erdi-erdian, errausketan jarri zuen jendartearen arreta. Erabat. Eta errausketarekin batera, hari lotutako hainbat gaitan ere bai: kapitalismoan, ekologian… Hori dela-eta gertatu ziren lehenego kanporaketak eta liskarrak. Baina ekimen honek duen alderdirik aipagarriena iraupena izan da: 23 egun. Gaur egun ez dago akanpadarik (Anoetan beste bat hasi badute ere), baina han hasitako (edo garatutako) mugimenduak beste era batzuetan darrai.
Ekologistak Martxaneko Kepa Olaitz errausketaren aurkako ekintzalea da aspaldidanik, eta han egon zen. Mugimendu honi gainbegiratua egin dio gurekin, eta azken egunotan sortutako Gipuzkoa Zutik ekimena zertan datzan azaldu digu.
Akanpada arratsalde batean egotzi zuten Gipuzkoa Plazatik. Manifestazio jendetsua egin zen, eta berriro ere plazara itzultzea lortu zuten. Hiru bider kanporatu zuten jendea plazatik. Pixkanaka, gero eta jende gutxiago geratzen joan zen.
Horrela asmatu zuten akanpada ibiltaria: auzoz auzo eta, handik, herriz herri mugituz doan akanpada. Akanpadan sortutako lantaldeek asanbladak egiten zituzten kudeaketa eta bestelako gaiak jorratzeko, baina egoerak, bereziki, poliziak, asko baldintzatu zituen bai akanpada bera, bai han bildutakoak ere.
– Urte asko honetan zabiltzala
– Nere ustez Franko garaitik hona mugimendu indatsuenetako bat izan da. Eta Gipuzkoa mailan bertako biztanlegoa mugitu duena. Atzera bota zuen bai Urnietako proeiktua, bai Txingudikoa…
Maniestazio batera etorri zen Basterretxea (Hondarribin bizi zen) eta eskatu genion logoa egitea. Oso radikala, gazte batek eginda dirudi, baina ez, larogei ta piko urteko Basterretxea jaunak egin zuen. Oso gizarte mugimendu potentea sortu zen: sendagileak – gero orain haietako askok jarraitzen dute… Independientea, jende desberdina dago jarreraz eta ideologiaz. Hor elkartu ginen Irungo Bentaseko punkiak, anarkoak, jende gaztea, zaharra. Garai hartan (2007) egin genuen ere mundu mailako Zero Zaborren topaketa Hondarribian, Gaia-ren eskutik (Alianza Global para Alternativas a la Incineración*), Ekologistak Martxanek antolatuta. 150 bat elkartu ginen, 39 herrietakoak. Eta handik gutxira Txingudiko proiektua atzera bota zen.
Proiektua hemen bueltaka ibili zen. Aritzetan proposatu zen, Donostiako autopistako sarreran. Orduan Odonek esan zuen ez zitzaiola gustatzen Bilbotik etortzen errauskailu bat aurkitzea eta aurka jarri zen. Donostiako mailan ere sortu genuen Hodakinen Mahia, hau guztia eztabaidatzeko. Bakarrik ondorioak atera eta hiru hilabete beranduago Denis Itxasok atera zela esaten autokritika egiten zuela baina erabaki politikoa hartu behar zela, eta egin zuten aldaketa errausketaren alde. Bere arrazoia ez zen erraustegia ona zela, baizik eta PNVren presioak eragin zuen haien aldaketa, zeren bestela kudeatu behar zuten Donostiako zabor guztia beraiek. Gero haiek izan dira errausketa bultzatzen dutenak!
Gero aldaketa politikoa gertatu zen, errausketaren kontrako ideiek irabazi zutela, instituzioetan eta hondakinak nola kudeatu aztertzen hasi zen. Hor aldaketa garrantzitsuak izan ziren, agian erritmo handikoak, batzuetan jendeak ez zuela ulertzen, batzuetan talka sortu zen. Neri akats bakarra publikoki esan zenean 35 herrietan Atez Ate egingo zela. Prentsaz bitarten jendeak horretaz jakin zuen, gero, hiru hilabetean ez zen ezer egin eta bitartean plataformak osatu ziren.
– Bitxia ere garai horretan kontsulta ez egitea leporatzen zela, beste pro-iektu guztietan holako aukerarik ematen ez denean
Nire ustez maltzurki jolastu dute politikoki, lotsagabe. Inposatuta zela, gareztia, zikina… oso hitz sinpleak, inolako argumentaziorik gabekoak baina jendengan eragin egin zutenak.
Oiartzunen zazpi urte daramatzagu Atez Atekin (2009tik), Ususrbilen edo Hernanin bezala jarraitzen dugu. Ez da lan gehiago. Sailkatzea da. Nire ustez egin dute tranpa: 2002an Xabier Garmendiak (Eusko Jaurlaritzako sailburuordea) esaten zuen beste edukion-tzirako ez zegoela tokirik. Orain sortu dute espazio hori, organikoa kendu gabe eta errefusarako beste edukiontzia jartzen. Ez dute organikoa unibertsala jartzen, beira edo papera bezala, baizik eta txiparekin. Orduan emaitzak dira eskaxak. Donostian adibidez… 272 kilo pertsona eta urteko eramaten da zabortegira. Oiartzunen, Usurbil, gaika sailkapena egiten den tokietan, 50/60 kilo pertsona eta urteko. Zaramaren poltsako %40 materia organikoa da. Askotan sistemaz eztabaidatzen dugu, eta ez nola: sistema denontzako izan behar da. Donostia Garbia, Donostia Ttukun… baina da gaur egun zabortegira gehiago eramaten duena. Arrasaten mix-toa aukeratu dute baina 5. edukiontzia txiparekin jarri dute baina unibertsala eta orduan %70-tik gorako bilketa selektiboa egiten dute. Hori Donostian egin zitekeen. Donostia, Irun, Eibar eta Errenterian gauzatzen bazen erruskailuak ez luke zentsurik izango.
Gipuzkoan gertatu den gauza inportantena izan da, zeren zerbaiten aurka jo dugu baina demostratu dugu alternatibarik bazegoela, eta martxan jarri dugu.
– Agian hor datza ere desberdintasuna, kordinadora batez ere aurkakoa zela eta gero Zero Zabor gehiago irtenbideak bultzatu eta gauzatzeko?
– Politikoki aldaketa hori gauzatu zenean herri bakoitzean herritarren taldeak sor-tu ziren, Zero Zabor, udalekin elkarleanean aritzeko eta izugarrizko lana egin zutenak: partaidetza bultzatzeko, milaka pertsonek asanbladetan, batzordetan… kontsultak ere egin zituzten. Zero Zabor filosofiak markatu du ere bereganatu zen: ekonomia zirkularra, zikloa itxi behar dela. Hori da beste zerbait, kontzientzia sortzea, eta 14 urte eta gero uste dut lortu dugula. Potentea izan da. Orain geheienak daude honen alde. Bizkaian adibidez ez zen horrelakorik gertatu. Atez Ate ikusi genuen Fran- tzian, Kataluinan… adituak ekarri, joan, ikusi… CiUko bat etorri zitzaigun. Ez zen ekologista, baina Associació de Municipis Catalans per a la Recollida Porta a Porta-ko(**) bozeramailea zen. Bertan ehun udalek baina gehiagok parte hartzen dute. Hemen ez dugu oraindik Atez Ateko udalen bilkura lortu.
– Gauzak azkar samar joan dira, ezta?
– Beno… azkar… jadanik 14 urte daramazkigu! Atez Ate bai… Usurbilen hasi zenetik, gero Hernanin, Oiartzunen… orain bilketa potentena Debagoienean dago, Arrasatek 22.000 biztanleekin. Baina garai horretan koordinadoran jarraitzen genuen, indar gutxiagokin baina jarraitzen genuen. 12 urtetan urtero (bat ezik) Kontxako gizakatea antola- tzen. Odon Elorzak parte hatu zuen behin.
– Aldaketa politikoa, errauskailuaren proiektua berriro proposatzen da eta Koordinadora indarrez itzuli da.
– Bai, eta sortu da beste kordinazio eremua, Errausketaren Aurkako Mugimendua izenekoa, nun herri taldeak, Zero Zaborrekoak eta Kordinadora bera sartu dira. Orain Gipuzkoa Zutik ere bai… denok gaude. Anitza, alderdi guztietako jendea dago. Hauek ere instituzio mailan ere elkarrekin egiten dute, eta hori oso positiboa da. Bileretan 25 lagun inguru elkartzen gara. Horrela garatu da Usurbilgo galdeketa. Badaukal eguna: urriaren 2an. Asmoa daukate beste bat egiten Hernanin. Gero beti gabiltza eztabaidatzen Gipuzkoa mailako galdeketa bultzatu edo ez. Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatu zuen 5 zutabeko mendi martxa Zubietara, Onkologikoa eta aldunidia elkartzen zituen giza-katea, 5 kmkoa eta 5000 pertsona erakarri zituena.
Ez gara ere errausketa plantan zentratu, horren aurrean “Eerrausketari ez” jartzen dugu eta osasun alorrean, personangan daukan eragina nabarmentzen. Erraustegiari ezetz esaten diogu osasun eta ingurumenan daukan eraginengatik, baina haruntzago ere ikusi beharko genukeen. Demagun errautstegia dela supermodernoa, eta gainera tapoia jartzen diogu eta ez dela ezer ateratzen. Ala ere egokia al da kudaketa sistema hori? Baliabideetaz ez dugu hitz egin behar? Bukatzen ari direla, ustiapena zailagoa egiten ari dela… Nere ustez horretaz hitz egin behar dugu. Gerrak antolatzen ditugu petroliorengatik.
Gainera kaka han geratzen da, ez da haizera joan baina zarama sortzen duzu. Eztabaida batean parte hartu nuen Denisekin (Itxaso) Txingudin. Izenburua zen “2015ean zer? zabortegia ala erraustegia?”. Esan nien “2015-ean bermatzen dizuet zabortegia izango dugula. Erraustegia ez dakit, baina zabortegia bai”. Gauzak ez baditugu ondo egiten zabortegiak beharko ditugu. Gaizki edo ondo bilketa egin dugu. Lehen ez zegoen holakorik eta orain badago.
– Bapatean sortzen da Gipuzkoa Zutik
– Bai hau ere Errausketaren Aurkako Mugimenduaren inguruan sortzen da. Asmoa zen gizakatea (alduniditik Onkologikora) egitea eta gero udara honetan akanpada bat egitea Zubietan. Usurbilgoak, etab, asmo hori zeukaten, pixka bat Itoitzekoa, Autobiakoa, AHTren aurkakoak bezala.
– Badauka ere M15i keinu hori ere
– Gero giza-katerako aste bat falta zela gazte batzuk proposatu zuten jendeari lo-zakuekin etortzea esatea, gero akanpada egiteko. Zubietako akanpadaren ideia baztertu zen, bietako denborik ez zegoela. Bai, oso positibotzat ikusi da. Jende asko azaldu da, gaztea, oso desberdina, asanbladetan parte hartu… Majoa. Hizlariak ere egon dira, beste borroketan aritu direnak, feministak, Movistarreko langileak, Pello Zubiria Argiakoa, M15ekoak, Iparraldekoak, Antikapitalistak, auto-antolakuntza, kon- tsumo taldekoak… Beste gizarte bat, beste mundu bat nola eraiki ausnartu da.
Egiteko era ere oso egokia, asanbladetan oinarrituta. Errepresioa egon zenean planteatu zen era baketsuan, lurrean eseri eta egon. Hune latzak bizi ziren, adibidez Argiako kazetaria erasotu zutenean. Haien taktika zen identifikatzea eta horrela zirikatzea. Erabaki zen NANa eskatzekotan ez erakustea.
– Nola bukatu zen?
– Egunean zehar jendea zegoen baina lo egiteko 20 bat geratzen ziren, beti ia berdinak. Arratsadean bai, 100 edo 200 pertsonak. Kanporatutak ginela, Bulevarrera joan ginen. Gipuzkoa plazara itzultzea lortu genuen: polizia atzera eta atzera zijoan eta… Baina iritzi zen eguna eseri ginela eta ez zirela joaten.
Asanbladetan proposatu zen herritara mugitzeko eta erreleboak egiten joatea, gose grebetan bezala: gaur bost Tolosatikan, bost hurrengo egunean… Orduan pentsatu zen akanpada desegitea, eta bakoitzak bere herrian ikustea zer montatu. .
Erreaktibatzeko, jende gaztea batez ere oso ona izan da.
– Eta zaharrak ere bai, zeren urte guzti hauek eta gero ikustea jendea guzti hau parte hartzen eraginkorra da oso.
– Bai, Oiartzunen lehen Kordinadoran hiru ibiltzen ginen, eta honekin hirurogei bat elkartu gara. Jendea animatu da, eta ikusi du Oiartzunen ere posible dela zerbait handiago egin.
Banderolak banatzen ari dira balkoietan zintzilikatzeko, edo belarboletan jartzeko. Egin genuen pankarta bana auzo bakoitzean jartzeko. Hamaika pankarta. Oiartzungo plazan, kanpoan, jendeak ikusi zezan zer egiten ari garen. Jendearen babesa nahi dugu. Sanjuanetan ere zerbait egitea aztertu genuen, edo erraustegi baten maketa erre, edo… Oiartzunen egin genuen Sanjuan dantzaren inguruan, buzoak jantzitak, upelekin, buruezurra eta “Errausketarik EZ” zeukatenak. Upelak oraindik hor daude, udal etxearen zutabeetan. Asmoa orain auzo festa bakoitzera joan eta eraman. Aurrenekoa
Altzibar auzoa izan zela, denak joan ginen Oiartzungo plazatik auzoraino trikitixarekin. Akanpada bat egin zen errkaren ondoan. Hurrengoak Iturriotzekoak dira… asanbladan erabakiko da, baina gauza da harreta lortzea. Udara da eta estak dira hau sozializatzeko aukera. 28an aldundiak lizitazioa publikoa egingo du, bere propsamena aurkezteko, beraz nahi dugu elkarretaratze potentea antolatu.
Gipuzkoa Zutik ekimena beraz herrietan jarraitzen du.
Bai, baina adibidez 28erako bazegoen aurretik beste deialdi bat baina arratsaldean. Asanblada hileko azken ostegunean biltzea erabaki zen, beraz egun hori dagokio. 19:00etan Bulebarrean. Batzarra baino lehen, 18:00etan, ekintza kolektiboa egingo da. Lantalde bakoitzaren martxaz hitz egingo da asanblada hauetan, eta bakoitzak lekarkeenaz. Honek aukera eman du Gipuzkoa mailan herri bakoitzean gazteak martxan jartzeko.