Tailer hau lurrarekiko kontaktua izateari buruzko interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago .
Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz
Lekua:
– Teoria: Ekobaraka elkartearen lokalean, San Juan Kalea, 10 (Udalaren atzekaldean)
– Praktiketak: Huertakan, Alameda Serralta kalea (Lutxana bidea)
Egunak: maiatzaren 8tik 12ra
Ordutegia: 16 ordu – Astelehenetik ostiralera 16tik a 20ra.
Eguna: maiatzaren 13an. Ordutegia: 2 ordu – Larunbata 11tik a 13ra
Leku mugatuak: 20 pertsona
Irakaslea: Esti Redondo
EHNE Bizkaiako formazio taldeko partaide da eta bertan Nekazaritza ekologiko, Sendabelar eta Bioeraikuntza ikastaroak ematen ditu. UEUk antolatu duen
Agroekologia graduondoan talde pedagogikoaren parte da eta Hegoa eta EHNE Bizkaia prestatzen ari diren Elikadura Burujabetza eta Agroekologia kurtsoko Batzorde Politiko Pedagogikoaren parte da. Hego eta Erta Amerikako Via Campesinako erakunde eta mugimenduekin batera formazio prosezu ezberdinetan parte hartu izan du (Venezuela, Argentina eta Nikaraguako Agroekologi unibertsitatetan adibidez). Momentu honetan bere gai gogokoenak genero ikuspegia dute; nekazal eredu berri honetan diskurtso eta praktika feminista eraikitzen diardu. Honez gain, transgenikoen inguruan ikertu du eta borroka antidesarrollistetan parte hartu izan du.
IZEN EMATEA
Behin ikastaroan onartua izanda eta matrikula balidatzeko, beharrezkoa da 25€ko fidantza
ordaintzea. Klaseen % 80ra bertaratuz gero, dirua itzuliko zaizu.Ordaintzeko kontu korrontea: Laboral Kutxa 3035-0097-81-0970033400
Titularra: Ekologistak Martxan
Ordainketaren agiria eta izenemate orria helbide honetara bidali:
barakaldo@ekologistakmartxan.org