Category Archives: Vertido

30.000 arrain eta karramarro baino gehiago hil dira isurketen ondorioz Arabako ibaietan

Zadorra Bizirik-ek egindako ikerketak kontuan izanda, isurketak izan dira Arabako 16 ibaitan, eta horien ondorioz,  30.000 arrain eta karramarro baino gehiago hilda. Nabarmentzekoak dira Zadorra (5 isurketa), Arakil (4 isurketa) eta Nerbioi (3 isurketa). Isurketengatik arrain-faunaren hilkortasunik erregistratu ez den arro bakarra Baia da.

Petronor findegiak petrolio gordina isuri du Barbadun ibaira

Aurreko otsailaren 13an, Petronor enpresak Barbadun ibaira, Muskizko San Juan ingurura, isuritako petrolio gordinaren ondorioz, Ekologistak Martxan taldeak gardentasun falta salatu nahi du. Ez dago batere argi faunan eta floran izan duen ingurumen-inpaktua, ezta kalteak ebaluatzen ari diren ere.