Category Archives: Verter Recicling 2002 SL

Zaldibarren beste hondamendi bat saihesteko denborarik ez dagoela salatu dute taldeek Eusko Legebiltzarrean

Atzo eztabaidatu zen Eusko Legebiltzarrean EH Bilduk aurkeztu eta Elkarrekin Podemos-IUrekin adostutako testua. EAJk eta PSE-EEk egonkortasunari buruzko azterketa bat egitea onartu dute, hondakinen masa estaltzeko eta zigilatzeko premiazko neurriak atzeratuz. Zaldibar Argitu, Ekologistak Martxan eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak gaur arratsaldeko 19:00etan Zaldibarren egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

Zaldibarko zabortegia erortzen ari dela salatu dute eta premiazko neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari

Zonako azken txosten geologikoko datuek egiaztatzen dute zabortegiko hondakin-masaren egonkortasuna azkar galdu dela. Zaldibar Argituk, Ekologistak Martxanek eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eskaera bat erregistratu dute Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailean, premiazko ekintzak eskatzeko. Ekainaren 29an, osteguna, Eusko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzera eta ostiralean, hilak 30, Zaldibarren manifestaziora deitu dute.

Ekologistak Martxan eta Zero Zabor Bizkaia Elkargunearen jarrera, Verter Recycling enpresak Fiskaltzarekin eta Zaldibarko zabortegian hildako bi pertsonen familiekin egindako akordioaren aurrean.

Verter Recyclingeko hiru arduradunek Fiskaltzarekin eta Zaldibarko zabortegiaren eraispenean hildako Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuzeren familiekin lortutako akordioaren iragarpenaren aurrean, Ekologistak Martxan eta Zero Zabor Bizkaia (ZZB) elkarguneak zenbait gogoeta egin nahi dituzte.

Europako Batzordeak Zaldibarko zabortegiko luizia aztertuko du

Ekologistak Martxanek, Zaldibar Argituk eta San Lorenzoko Auzo Elkarteak hondamendia ikertzeko egindako eskaera onartu egin du Europako Parlamentuak.
Euskal Herrian hondamendi ekologikorik handiena gertatu zenetik 6 hilabete betetzear zeudela, Ekologistak Martxanek, Zaldibar Argituk eta San Lorentzoko Auzo Elkarteak Europako erakundeetara jotzea erabaki zuten Zaldibarko zabortegiaren luizia ikertzeko eskatzeko.

Zaldibarko zabortegiko luizia eta larrialdi klimatikoa mugarriak izan dira eta, horregatik, hondakinen kudeaketan bide berri baten beharra adierazten dute

Zaldibar kudeaketa lotsagarri baten ondorioa da; beraz, ikasteko adibidea ere bada. Planeta larrialdi klimatikoko egoeran dagoen une honetan, ekonomia aseezina elikatzeko neurrigabeko kontsumo prozesu baten ondorioz sortutako hondakinak lehen mailako arazo bihurtu dira, pertsonen osasunean eta ingurumenean dituen eraginagatik.