Category Archives: Salud

Apirilak 28 – Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna

Egun hauetan horri buruz hitz egingo digute. Agintariek ere horren garrantziari buruzko aipamenak egingo dituzte, baina, bitartean, denbora baliotsua galtzen ari dira lehen lerroan dauden pertsonentzako neurri egokiak aplikatzeko: osasuna, etxeko zaintzak, garbiketa, polizia, elikadura

Biodibertsitatea eta giza osasuna: Ekosistema naturalak babestea funtsezkoa da gizakiak bizirik irauteko

• Koronabirusak ekarritako pandemiaren testuinguruan, beharrezkoa da ulertzea biodibertsitatearen galeraren eta gizateriarentzat arriskutsuak diren gaixotasun infekziosoen gorakadaren artean dagoen lotura. • Ekosistema osasuntsu bat izurriteak eta patogenoak kontrolatzeko hesi naturala da; ondorioz, horiek suntsitzeak baliabide naturalak ustiatzeko arrisku zalantzagarrien eraginpean jartzen gaitu. • Ekologistak Martxan taldeak Espainiako Gobernuari zein gizarteari dei egiten die egungo larrialdi […]

5G ezartzea pandemia garaietan

Gaur egun, koronabirusaren aurka dugun defentsa bakarra gure immunitate-sistema da, eta sistema hori ahuldu egiten da irrati-frekuentziek eragindako kutsadura elektromagnetikoaren eraginpean egoteagatik. Hain zuzen ere, irrati-frekuentziak haririk gabeko teknologiaren (mugikorrak, WiFi-a, haririk gabekoak…) datuak komunikatzeko eta transmititzeko funtzionamendu-bitartekoak dira, eta 5G teknologiak esponentzialki handituko du kutsadura hori. Horrez gain, munduko globoaren azalera osora zabalduko du milaka satelite-antenen bidez.

19 ingurumen eta gizarte proposamen koronabirusaren krisiari erantzuteko

Espainian koronavirusak sortutako krisi sanitario, sozial eta ekonomikoaren aurrean, Ekologistak Martxan eta Ecologistas en Acción taldeek 19 neurri eskatzen dizkiegu Jaurlaritzari eta administrazio publiko guztiei erantzuna emateko eta bizitzaren zaintza erdigunean jartzeko.