Category Archives: Reciclaje

Gobernuak osasuna eta ingurunearen babesa lehenesten ditu Ontzien Errege Dekretuan

Ontziei buruzko Errege Dekretuaren azken bertsioak, urteko azken Ministro Kontseiluan onartuak, Hondakinen Legearen espiritua babesten du, eta bermatzen du erabiltzearen eta botatzearen industria ezin dela autoebaluatu plastikozko botilen bilketa bereiziaren helburuak betetzean, Zero Hondakinaren Aliantzako erakundeek eskatzen zuten bezala.

Zaborrontzi horiaren iruzur nagusia

Ez da harritzekoa sentsibilitate ekologista dugun jendarte zibilak instituzio politikoak gero eta arrotzago sentitzea. Behin eta berriz ikusten dugu gure aktibismoak ez duela oihartzunik hauetan, egiten dizkiegun naturaren aldeko aldarrikapenak hitza eman eta argazkia atera ostean bertan behera gelditzen direla.

Maiatzaren 17an, Birziklapenaren Nazioarteko Eguna

Eta horrela UNESCOk (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturako Nazio Batuen Erakundeak) izendatu du egun hori. 2005. urtetik birziklapenaren eguna ospatzen da, batez ere, gizarteak eta gizakiok gure hondakinak hobeto kudea ditzagun. Erakunde horrek hezkuntza eta pedagogia erabiltzen ditu kontzientzia sustatzeko, eta nolabait ingurumena zaindu behar dugula konturarazteko, ordezko planetarik ez daukagulako.