Category Archives: Pagasarri

Ekologistak Martxan-ek salatu du Bilboko Udalak egindako lanek Pagasarri mendia pixkanaka desnaturalizatzen laguntzen dutela

Uste du Bilboko Udalak alde batera utzi duela gune natural gisa mantentzea, eta hiri-parke edo Artxandaren antzeko aisialdi-gune bihurtzen ari dela. Ekologistak Martxan-ek eskatu du Pagasarriren kudeaketa-politika aldatzeko, igoera-pistak birnaturalizatzeko, farola berrien korronte-hartuneak kentzeko eta Bilboko birika berde hori naturgune gisa berreskuratzeko.

Ekologistak Martxan-ek ibilbide ekologiko berri bat egin du Bolintxu bailaran

Joan den larunbatean, azaroaren 26an, Ekologistak Martxan Bizkaiak, Bilboko Udalaren laguntzarekin, ibilbide ekologiko berri bat egin zuen Bilboko berdeguneetan barrena. Oraingoan, Pagasarri mendigunea eta Bolintxu bailara aukeratu dituzte. Ibilbide honen bidez, erakunde ekologistak zonaldeko errealitate naturalaren hainbat alderdi eta pairatzen dituen arazoak ezagutu nahi ditu.

Alegazioak Bilbo Metropolitarreko PLP-ri: Artxanda – Pagasarri eta Uxinalde

Hauek dira Ekologistak Martxan-ek 2022/02/08an Bilbo Metropolitarreko LPPari aurkeztutako iradokizunak (alegazioak): Sugerencias Ekologistak Martxan PTP Bilbao Metropolitano Artxanda – Pagasarri (cast.) Sugerencias Ekologistak Martxan PTP Bilbao Metropolitano – Uxinalde (cast) Honi buruzko informazio gehiago: Artxanda, Parke metropolitarra ala zabortegia?

Uxaldi arriskutsuak Pagasarrin

Pagasarri mendiguneko Bolintxu haranan basurdeak ehizatzeko uxaldi bat gin dutela salatzen du Ekologistak Martxanek.
Tamalez, aurreko igandean, azaroaren 29an, Pagasarrira, Arnotegi eta Bolintxu aldera, hain zuzen ere, igo zuten milaka pertsonek basurdeak ehizatzeko uxaldi batekin topo egin zuten: tiroak, zarata, bide batzuetan eskopetak zeramatzaten ehiztariak…

Bolintxuren aldeko manifestazioa Bilbon zehar

‘Proiektua gelditzea posible da oraindik’ lelopean, mila lagun ibili dira Bizkaiko hiriburuko kaleetan Supersur handitzeko proiektuari amaiera emateko eskatzeko. Orain arte egindako obrek dagoeneko 15 hektarea baso suntsitu dituzte Seberetxe inguruan, Interes Komunitarioko hainbat habitat barne, eta bide hori jarraituz gero, Bolintxuko haraneraino iritsiko dira, hadu da, Pagasarriko mendiguneko harribitxira.