Ezkutuko ehiztaririk ez!
Orain dela hilabete batzuk egunkari batean basozain baten gorabeherak irakurri genituen. Nolabait irakurri genuenak animatu gintuen basozain horren bizipenak kontatzera. Gure ustez kasu honetan, batez ere, bi lege-hausle daudelako: legez kanpoko praktikak erabiltzen dituzten ezkutuko ehiztariak (aurrerago aipatuko ditudanak); eta beste aldetik, politikari eta funtzionario batzuen zintzotasunik eza eta jarrera txarra. Azken horiek ere badute erantzukizuna, salaketen % 50 bulegotik ez direlako aurrera joaten.