Zubietako erraustegiraino martxa, erakundeen “isiltasuna” eta “iluntasuna” salatzeko
Pasadan larabuntean Errausketaren Aurkako Mugimenduak –Donostia Bizirik, Eguzki, Greenpeace eta Ekologistak Martxan elkarteek babestuta– Lasarteko Okendotik abiatu, Zubietan eraikitako Erraustegiraino oinezko martxa antolatu zuen. Martxa horren bidez agintariei esijitu zuten geldi dezatela erraustegia, eta ez dezatela gehiago hondakinik erre, ez Zubietan, ez Añorgan, ez Bergaran eta ez inon.