Ibilbide ekologikoa San Inaziotik (Bilbo) Lutxanara (Erandio): oso eraldatuta dauden naturguneek balio interesgarri asko dituzte
Ekologistak Martxan-ek antolatutako ibilbideekin jarraituz, joan den abenduaren 14an, 25 laguneko talde batek, Eduardo Renovales Ekologistak Martxan-eko kideak gidatuta, ibilbide bat egin zuen San Inazio auzoko (Bilbo) Levante plazatik Lutxana auzoraino (Erandio).