Ekologistak Martxanek Atila Gipuzkoa 2021 sariak eman ditu
Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta, Gipuzkoako Ekologistak Martxan elkarteak urteko jokabide nabarmenenei Atila sariak ematen dizkie, Gipuzkoan ingurumena suntsitzen laguntzeagatik.
Aurten Irungo Udalak irabazi du saria, Bidasoa-Txingudiko estuarioaren gaineko hirigintza-presioa handitzeagatik, Txingudiko naturagune babestuaren kontserbazio-helburuak arriskuan jarriz.