“Su txikien itsasoa”, trantsizio ekosozialerako indarrak metatzeko hitzordua
Ia berrogeita hamar eragile sozial eta sindikalek trantsizio ekosozialerako funtsezko ardatzak adostu eta elkarrekin nola sustatu nahi ditugun eztabaidatu dugu Su Txikien Itsasoa topaketan. Elkarrekin sustatu beharreko lehen erronka komun bezala, azaroaren 30erako deituta dagoen Greba Feminista Orokorrarekin bat egin dugu.